SARRERA

Gu Asier Beitia, Julen Eraña, Xabi Arrizabalaga, Eneko Ordonez eta Andoni Altuna gara. Gida hau eskolan ager daitezkeen premia berezietan oinarritzen da. Horien artean, Arreta gabezia hiperaktibitatearekin,   irakurketa eta idazketa zailtasunak, arrisku sozialak eta arrisku biologikoak osatzen duten entzumen, ikusmen,adimen eta  motore urritasunak, garapen nahaste orokorrak edo autismoa eta gaitasun handiak kokatzen dira. Hezkuntza premia berezi hauei dagokionez, zer diren, zein ezaugarri dituzten eta hauei erantzunik egokiena  guztiontzako eskola batean zein den ematen saiatu gara.

 

Dagoeneko jakina da Hezkuntza Sistemak inklusiboa den Guztiontzako Eskola bat sortu nahi duela, non ikasle guztien ezaugarri, premia eta behar guztiei erantzun nahi dion inongo aparteko neurririk erabili gabe. Honenbestez, gure ekarpena egitea erabaki dugu gida honen bitartez. Ondorioz, gida honen helburu nagusia galdera honi erantzuna bilatzea izango da: zer egin genezake ikaskuntza eta partaidetzarako oztoporik ez jartzeko?

 

Gida hau hezkuntza munduan lan egiten duten profesional zein erakunde desberdinei zuzenduta dago, hala nola, irakasleak, psikologoak, irakasleak …

 

Lan hau burutzeko baliabide zein informazio iturri desberdinak erabili ditugu, hala nola, klaseetan izandako hitzaldiak, dokumentalak, artikuluak eta bakoitzaren bizi esperientziak.

 

Beraz, gure gidari hasiera emango diogu.

 

ARRETA GABEZIA NAHASTEA HIPERAKTIBITATEAREKIN

Urteak aurrera egin ahala, zailtasun hau azaltzeko eta deskribatzeko moduak anitzak izan dira (adibidez, XX. mende hasieran pentsatzen zuten hau garuneko zauri bat zela, baina 1994. urtean pentsaera hau alde batera utzi zen eta AGN-H bezala definitu eta hiru forma kliniko desberdin bereizi ziren). Baina, gaur egun badakigu hau ez dela adimen atzerapen bat, arreta mantentzeko eta lasai egoteko zailtasuna baizik.

 

Beraz, AGN-H haurraren ezaugarri pertsonalean eragina izango du eta honek hiru sintoma nagusi ditu:

 

  1. Arreta Falta: Honek dakarren ezaugarri nagusiak kontzentratzeko arazoak, aditzeko arazoak, jarduerak amaitzeko zailtasunak, antolamendu arazoak, etab. dira.
  2. Hiperaktibitatea: Honek dakarren ezaugarri nagusiak mugimendu konstanteak, konstanteko hitzak eta jarduera lasaiak egiteko zailtasunak dira.
  3. Inpultsibitatea: Honek dakarren ezaugarri nagusiak txandak gordetzeko zailtasuna, ekintzen ondorioak neurtzeko zailtasunak eta jokatu aurretik pentsatzeko zailtasunak dira.

 

Zailtasun hau ager dadin, sintoma hauek haurra bizi den bi esparru desberdinetan agertu behar dira, eskolan edo etxean adibidez. Ikasle jokabideetan eragin nabaria du haurraren lehen urteetan eta nerabezaroan. Lehen urteetan gehiegizko aktibitate motorra eta arreta eza nabaria izatea ohikoa litzateke. Nerabezaroan berriz, aktibitate motor honek behera jotzeko ohitura du, baina arreta gabeziak eta inpultsibitateak gora egiteko joera dute.

 

Ezaugarri hauek dituzten haurrek oztopoak izan ditzakete euren hezkuntza prozesuko hainbat jardueretan. Horien artean, irakurtzea, memoriaz gogoratzea, entzutea, hitz egitea, hitzez- hitz errepikatzea, arrazoitzea, informazioa antolatzea, testuetatik ikastea, ahozko edo idatzizko azalpenetatik ikastea, arazo edo buruketa matematikoak ebaztea edo ideien arteko loturak egitea.

 

Haur hauek ezaugarri jakin batzuk izan ditzakete eskolan eskolan geldi egoteko zailtasuna, hitz egiteko joera handia, arauak errespetatzeko zailtasunak, txukuntasuna mantentzeko zailtasuna eta gelako erritmoa jarraitzeko zailtasuna.

 

Ezaugarri eta zailtasun hauek oinarri hartuta, irakaslearen helburua, ikaslearen ikaskuntza, trebetasun sozialak eta auto-estimua hobetzea  izango da. Horretarako, hainbat esku hartze gomenda dezakegu:

 

  • Tolerantzia, pazientzia eta autoritatea izatea
  • Ikaslearekin hitz egin bere auto-estima igotzeko estrategiak erabiliz (adibidez, ikaslea protagonista senti dadin, irakasleari orriak zein ariketak banatzen laguntzea)
  • Ikasle lasaien ondoan jarri
  • Txukuntasuna eta ordenaren garrantzia goraipatzea. Horretarako, komenigarria da eskolako paretetan arauak agertzea
  • Egunerokotasuna ondo eramateko, agenda bat erabili
  • Gurasoen eta eskolaren arteko elkarlana bultzatu neurri eraginkorragoak hartzeko
  • Edukiak ikasleen gustura moldatzea, ahal den neurrian
  • Irakasleak AFN-Hren inguruko ezaugarrien berri izan behar du neurri hauek aurrera ateratzeko

 

Bukatzeko, esan beharra dago mediku gehienek ikuspuntu neurologikoan sinisten dutela. Beraien ustez, gaixotasuna denez, farmakoen bidez hobetuko edo konponduko da arazoa. Hau da, umeei metilfenidato pastillak hartzea agintzen diote. Psikologo asko berriz, horren kontra azaltzen dira. Beraien ustez, umeak farmakoaren eraginpean daudenean, zailagoa da beraiekin lan egitea. Egia da lasaiago daudela, baina oso pasibo agertzen dira eta hori ere ez da ona.

 

IRAKURKETA ETA IDAZKETA ZAILTASUNAK

IHN Idatzizko Hizkuntzaren Nahastea da. Ez da gaixotasun bat, idazketa-irakurketaren eta ikaste-prozesuaren trastornoa baizik. Honek ez du inolako eskasia emozionalik eragiten, ezta ere alderdi sentsorial edota intelektualean ere. Hau bi arrazoigatik gerta daiteke: alde batetik, mugimendu bisualaren arazo batengatik edo hizkuntza garapenaren eboluzioan akatsak sortu direlako eta momentuan irtenbidea eman ez zaiolako. Hala ere eta lehen esan bezala, zailtasun hau ez da trastorno bat baino.

 

IHN duten haurrek hainbat ezaugarri izan ditzakete. Horien artean arreta mantentzeko zailtasuna (esfortsu intelektual handia suposatzen dio haurrari eskola jarraitzea. Honek bere motibazioan eta auto- estiman eragin dezake), idatz eta irakur aprendizaiaren prozesuan hainbat nahaste izatea (idazterakoan, hiskien grafia egiteko zailtasuna, ortografia eta gramatika akatsak, simetriazko hizkien arteko nahastea (q-b; z-s…), silaben ordenaren nahastea (katua- tuka); irakurtzerakoan berriz, irakurketa silabikoa izatea, zailtasunak hitz luzeekin, erritmo falta, antzeko soinuak duten hizkiak nahastea (p-b, d-t), omisioak (beltza- betza) eta gehitzeak (tramankulu- taramankulu). Honetaz aparte, zailtasunak izan ditzakete hiztegi berria menperatzeko orduan edo hitz sinonimo eta antonimoak bereizteko orduan.

 

Hasieran haur batzuek irakurketa eta idazketarako zailtasunak izan arren, irakaslearen lana medio dela, ikasle gehienek ikasten dute idazten eta irakurtzen. Esan beharra dago eragin handia izango duela irakurketa- idazketa jasotzeko lehen etapetan hartutako esku hartzeak eta eskola garai osoan egindako lanak. Esku hartze hauek, hurrengoko hauek izan daitezke:

 

  • Logopedaren esku hartzea eskola naturalean
  • Etiketak ekiditzea eta ikaslea ezagutzeko grina eta gogoa izatea, honek bere irakaskuntza prozesuan lagunduko diolako
  • Zailtasun hau zuzentzeko bideratuta dauden liburuen erabilera
  • Behar bada, diagnostikoa egin baina horren ikuspuntua zabal izanik (irakaslea ez da diagnostikoan soilik zentratu behar)
  • Haurrak gustuko dituen gaien gaineko liburuak erabili haurraren gozamenerako
  • Talde lanean aritzea: gurasoen partaidetzaren garrantzia

 

Bukatzeko, esan beharra dago eskolaren ardura dela ikasle guztien eta bakoitzaren alde lan egitea. Horretarako, beharrezkoa da hainbat estrategien berri izatea. Hauek izanez gero, haurrak irakurketaz eta idazketaz disfrutatzera eraman genezake.

 

ARRISKU SOZIALAK

Haur bat arrisku sozialean dagoela esaten da pertsona batzuk beraien inguruneko ezaugarri  edota baldintzak direla eta, sozialki baztertuak izateko arriskuan daudenean. Guzti honek, bere garapen pertsonalean, emozionalean eta sozialean eragin zuzena izan dezake. Bestalde, hauek psikologikoak edo fisikoak izan daitezke eta maila altuagoa edo baxuagokoak izan daitezke. Haurraren garapenean, inguruneak izugarrizko garrantzia du. Horregatik, haurra babestea ezinbestekoa da Arrisku sozialak familia eredu desberdinetan eragin dezake, nahiz eta normalean maila sozio – ekonomiko baxuko familietan gertatzen direla uste.Bestalde, haurtzaroan izandako ondorioek nerabezaroan eta helduaroan ere eragina dute, adibidez: ondorio intelektualak; arazo psikosozialak; jokaera antisozialak; etxetik alde egiteko,

 

Arrisku sozialak duten haurrek hainbat ezaugarri izan ditzakete. Horien artean, abandonu emozionala, honek ondorio oso txarrak ekar diezaioke haurrari, gizartetik bakartzea, etxean zein kalean tratu txarrak jasotzea … Tratu txar fisikoak izateak hainbat ezaugarri dakar, lesioak gorputzaren gune babestuetan, bizkarra, sabela … Beste ezaugarrietako bat, gurasoen axolagabekeria da, hau hurrengo ezaugarrietan antzeman daiteke, higiene falta, eskolara faltatzea, elikadura falta … Ezaugarriekin bukatzeko, sexu abusuen presentzia ere ohikoa izaten da  ezaugarri hauek dituzten haurretan. Kasu hau ezaugarri hauegatik antzeman daitezke, lesioak genitaletan, infekzio genitalak, haurdunaldiak …

 

Kasu hauetan irakasleak eta eskolak orokorrean esku hartzen handia du. Izan ere beraiek dira sintomez ohar daitezkeen lehengo agente sozialak.

 

–          Horrelako kasuak identifikatzen saiatu eskola. Identifikatu bezain laster, eskolan jakinarazi egin behar du eskolako zuzendariari edota agente sozialeko inspekzio bat eskatu. Honek haurrak benetan duen arazoa aurkitu eta irtenbidea emateko

 

–          Irakaslearen jarrera enpatikoa eta malgua izan behar da, honek haurraren auto-estiman eragongo duelarik

 

–          Gelako giroa zaindu eta landu

 

–          Familia eta Gizarte Zerbitzuekin elkarlana

 

Bukatzeko, esan beharra dago, esku hartze garrantzitsuenetako bat gurasoen eta irakasle zein eskolako profesionalen harremana izatea da. Honek bere auto estiman eta hezkuntza garapenean eragin  oso positiboak izan dezake. Esku hartze hauek, bere hezkuntzan oztopoak ekiditen lagunduko diogu haurrari.

 

IKUSMEN URRITASUNA

Ikusmen gaitasuna izateak, ikusmenaren zorroztasunean eta ikus eremuan muga bat izatea suposatzen du.

 

Bertan, bi multzo ezberdin daudela esan daiteke. Lehenengoa, itsutasuna dutenak. Hauek ez daukate ikusmen gaitasunik eta haien ezaugarriak direla eta, gizartearekin eta munduarekin harremanetan egoteko gainerako zentzumen guztiak erabiliko dituzte. Bigarrenak, anbliopia dutenak dira. Hauek ikusmen baxua daukate eta beraien ikusmen funtzionalaren gaitasunak garatu ditzakete ikusmen estimulazio egoki batekin.

 

Urritasun hau momentu ezberdinetan gertatu daitekeela aipatu beharra dago. Hau da, sortzetikoa edo eskuratua izan daiteke. Jaio aurretikoa, jaiotzarekin lotutakoa eta jaio ondorengoa izan daiteke. Jaio aurretikoak glaukoma, sortzetiko kataratak, herentziazko rinitisa… izan daitezke. Jaiotzarekin lotutakoa retinopatia izan daiteke eta azkenik, jaio ondorengoak kornean zauria, erretinaren desprendimendua… Gainera, arrisku biologikoaren barnean sartuta dagoela kontuan izanda, jakin beharra dago bi lekuetan izan daitekeela sortua. Begian bertan edo burmuinean.

 

Ezaugarri hauek dituzten haurrek hainbat zailtasun izan ditzaketela ikusita, hainbat esku hartze proposatzen ditugu:

 

  • Mugikortasuna izan behar dute: irisgarritasuna eta antolaketa espazial egokiak.
  • Autonomia beharrezkoa: eguneroko bizitzarako trebetasunak erakutsi behar zaizkie.
  • Informazio ikaskuntzarako beharrezko material: irakurketa-idazketa (baile)
  • Komunikazio egokia. Gauzak arbelean idazteaz aparte, esatea.
  • Oinarrizko konpetentziak lantzeko praktika inklusiboak.
  • Orientazioa lantzea.
  • Beste ikasleekin enpatia landu.

 

Era horretan, ikasle hauen ezaugarriak kontutan hartu eta beraien beharrak asetu ahal izango ditugu. Hala ere, batez ere espazioaren antolaketan aldaketak egiten badira, ikasle hauei aldaketen berri eman behar zaie. Horrela, ikasleen autonomia bultzatuz.

 

Honez gain, beste hainbat laguntza izan ditzakegula ere jakin beharra dago. Ikastetxeak erakunde ezberdinekin elkarlana egin behar izaten dute. EAEn Centro de Recursos para Invidentes (CRI) erakundearekin eta Nafarroan Centro de Recursos de Educación Especial de Navarra (CREENA) erakundearekin. Bi erakunde hauek, urritasun mota hau duten ikasleen beharretan eta ongizatean zentratzen dira. Ondorioz, ikastetxeei ikasleen beharrak asetzeko baliabide egokiak eskaintzen dizkie. Era horretan, ikasle hauek gainerako ikasleak bezala aurrera egin ahal izango dute beraien ikaste prozesuan.

 

ENTZUMEN URRITASUNA

Bere entzumena eguneroko bizitzarako funtzionala ez denez, ahozko hizkuntza espontaneoki eskuratu ezin duen pertsona da; eta horren ondorioz, hizkuntza irakasteko/ikasteko teknika bereziak behar ditu.

 

Entzumen galera maila ezberdinak daudela aipatu beharra dago. Bertan bi aldagai kontuan hartuko ditugu. Intentsitatea eta maiztasuna. Hauen arabera, hipoakusia edo gorreria aurki ditzakegu. Ebaluatzeko orduan, entzumenaren galeraren kalitateaz gain, geratzen den entzumenaren kalitatea eta funtzionaltasuna kontutan hartu behar da.

 

Entzumen galera, adin ezberdinetan gertatu daiteke. Eta argi dago eragin ezberdina izango duela. Hizkuntza ezagutu aurretik hasten baldin bada galera hau, hizkuntza bereganatzeko zailtasunak izango ditu. Ez baitaki zer den. Hizkuntza ezagutu ondoren gertatzen bada galera, beste hizkuntza bat bereganatzeko ez ditu hainbeste zailtasun pertsona horrek.

 

Urritasun honen arrazoiak, bi motatakoak izan daitezke. Alde batetik, hereditarioak daude eta bestetik, beste lesio edo arazo batzuei loturik daudenak. Bigarren talde honetan genetan ez dago alteraziorik, beste arrazoi batzuk daude tarteko eta hiru momentu ezberdinetan sor daitezke. Jaio aurretik, erditze momentuan eta jaio ondoren.

 

Ezaugarri hauek dituzten haurrek hainbat zailtasun izan ditzaketela ikusirik, esku hartze ezberdinak proposatuko ditugu:

 

  • Hauek ikusteko modua aldatu beharra daukagu. Hau da, ez gara ezintasunean soilik zentratuko, baizik eta hauek dituzten gaitasunetan. Horrela ez dugulako ikaslea oztopatuko.
  • Gurasoen jarrera ere positiboa izan beharko da. Horretarako bere seme-alaben gorreria onartu beharko dute eta komunikazio baliabide ezberdinak erabili beharko dituzte. Dena dela, kontuan izan behar dugu Piagetek esan zuen bezala, haien adimena guztiz normala dela.
  • Komunikazio sistema osagarriak erabili. Zeinu hizkuntza.
  • Erritmoa errespetatu erritmo malguak erabiliz.
  • Identitate eta autokontzeptu positibo bat eratzen lagundu.
  • Komunikazio baliabide bisualak, eskuzkoak edo sinbolikoak erabili.
  • Ikasle guztien elkarreragina ahalbidetu.
  • Material idatziak egokitu, ikusmenezko informazio gehiago sartu.
  • Irakasleak oso espresiboa izan behar du. Informazio iturri nagusiena ikusmena baita.
  • Programazioan gorreriari eta gorren munduari buruzko edukiak sartu.
  • Zailtasuna aurkituko dituzten curriculum arlo jakin batzuetako edukiak aldatu.

 

Bukatzeko, jarduera guzti hauek indibidualki (autonomia bultzatzeko) eta taldean (ikaskideekiko elkarreragina bultzatzeko) egin behar direla aipatu beharra dago. Lehen esan bezala, informazioa ahal den guztietan bisualki aurkeztea komeni da. Honez gain, gure iritziz, entzumen urritasuna duten pertsonei erantzuteko, CEIak ez dira neurri aproposenak. Izan ere ikusi dugunez, entzumen urritasunak ez du adimenean eragiten. Beraz, lehenengo neurri arruntekin haurraren beharrei erantzuten saiatuko gara.

 

MOTORE URRITASUNA

Guztiontzako eskolan, motore urritasuna izango du gorputz koordinazioan alterazioa duen ikasleak, modu etengabe edo iragankorrean motore aparailuan eragozpenen bat duenak, sistemaren baten funtzionamenduan anormaltasun bat duelako, bere adin bereko ikasleek egin dezaketen ekintzaren bat maila aldakorrean mugatzen duena.

 

Normalen sailkapen hau egiten da urritasun honekin, urritasunaren sorrera kontuan harturik:

 

Nerbio sistemari dagokiona: Jatorria garunean (garun paralisia, traumatismo kraneo- enzefalikoak…) edo ardatzean (ardatz bifidoa, poliomilitia…) egon daiteke.

 

Gihar sistemari dagokiona: Gihar miopatiak edo distrofia progresiboak izaten dira normalean.

 

Hezur artikulazio sistemari dagokiona: Malformazio kongenitoak (artrogriposia, anputazioak,luxazioak), distrofiak (Kondodistrofia, osteogenesi akastuna edo ez-perfektua), mikrobianak edo haur-erreumatismoak izaten dira normalean.

 

Hala ere, lesioak gorputz atal bakoitzean inziditzen duenaren arabera, ondorengoko sailkapena egin daiteke:

 

Paralisia: Mugimendua oso konprometituta dagoenean

 

Paresia: paralisia arina denean, haurrak mugimendurako arazoak dituenean.

 

Motore urritasuna duten ikasleek normalean ondorengoko ezaugarriak izaten dituzte: motore aparatuan alterazioak (etengabeak edo egonkorrak), sistema baten funtzionamenduan anomaliak (maila desberdinetakoak izan daitezke) eta ekintzak maila aldakorrean mugatzea.

 

Ikasle hauek fisioterapeutekin eta terapeutekin lan egiten dute hezkuntza eremuan. Komenigarria litzateke ikastetxeek eta bertako langileek ere elkarlanean aritzen dira bi espezialista hauekin. Era horretan, ikasgela arruntean, ikasle hauekin nola jokatu eta nola lagundu ikasteko aukera izango duelako irakasleak; beti ere, jakinda ikasle hauek gainerako ikasleek bezalako eskubideak dituztela.

 

Urritasun mota hau dituzten ikasleei oztopoak ekiditeko, ondorengo esku hartzeak gomendatzen ditugu:

 

  • Zentroko azpi- egiturak modu egokian egokitzea (maldak, igogailuak… izatea)
  • Material egokien eskaintza izatea (gurpildun aulkiak sartzeko mahaiak edo komunak izatea, adibidez).
  • Irakasleak gelan ohiturak eta jarrerak errepikatzea, ordena mantentzeko
  • Gelaren espazioa ondo banatu
  • Irakasle, guraso eta fisioterapeuten arteko elkarlana
  • Lurrean edo uretan ariketak egitea ( grabitatearen pisua gutxituta)
  • Desplazamendurako iharduerak proposatu ( tobogana, kotxe elektrikoak, zalditan ibiltzea..)
  • Proposatu jolasak distantziak kalkulatzeko
  • Komunikatzeko erak ahozko hizkuntzik gabe izatea
  • Arrakasta bermatu
  • Mugimenduaren konzientzia behar du( egin ezin duten horretan guk lagundu)
  • Bere mugimenduei hitzak ipini
  • Egin ahal duena egitera animatu
  • Irudi baikorra bueltatu beti.
  • Bere erritmoa errespetatu
  • Kaltetua dagoen gorputz atalak gorputz eskeman integratzeko beharra (ispiluaren bitartez, adibidez).

 

ADIMEN URRITASUNA

Gaur egun, adimen urritasuna duten ikasleek eguneroko bizitza aurrera ateratzeko zailtasunak dauzkate. Arazo hauek komunikaziozkoak edo autonomiazkoak izaten dira gehienbat. Izan ere, jarduerak aurrera eramateko, jendearen laguntza beharrezkoa daukate. Adimen intelektualari dagokionez, nabarmentzekoa da ikasle hauek bataz bestekoaren azpitik egon ohi direla.

 

Lehen uste zen besteen azpitik dagoen funtzionamendu intelektuala zela, baina orain jakina da hori ez dela guztiz egia (ez dagoelako inteligentzia mailarekin bakarrik lotuta).

 

Gaur egungo adimen urritasun ezagunenak ondorengoak dira:

 

Down sindromea: Nahasmen kromosomikoa da (21. Kromosoma parean hiru kromosoma izaten dituzte bi izan beharrean).

 

X ahula sindromea: Nahaste genetikoa da eta gene baten mutazioarengatik sortzen da.

 

Ikaskuntza-prozesuetan zailtasunak izaten dituztenez, ondorengo gaitasunetan oztopoak izaten dituzte: ezagutzazkoak, mugimenezkoak, afektiboak, sozialak eta pertsonarteko harremanetarako gaitasunak.

 

Irakaskuntza munduan, haur hauekin ondorengo puntuak kontuan izan behar dira:

 

  • Eskolan planteatutako helburuak epe luzekoak izan behar dira
  • Autonomia pertsonalari eta sozializazioari garrantzia
  • Ikaskuntza ariketak ikaslearen arrakastara bideratuta egon behar dira (segurtasuna eta motibazioa areagotzeko).
  • Komenigarria da adin kronologikoa kontuan izatea.
  • Ikaslearen bizitzarako erabilgarriak eta adierazgarriak diren ikaskuntzak planteatzea
  • Zuzen eta ondo egiterakoari buruzko informazioa ematea
  • Landutako ikaskuntzak orokortzen laguntzea

 

Esku hartze hauek egokiak izan daitezen, ondoko hiru puntuak bete beharko ditugu:

 

Ebaluazioa egin: Bertan ikaslearen ezaugarriak jaso behar dira.

 

Edukiak eta helburuak planteatu: Ebaluazioa egin ondoren, ikaslea nolakoa den ezagututa eta bere gaitasun maila kontuan izanda, bete ditzakeen helburu eta edukiak planteatuko dira. Horrela motibazioa bermatuko da.

 

Estrategia metodologikoak: Bertan, planteatu ditugun helburuetara heltzeko, erabiliko dugun metodologia zehaztuko da.

 

GARAPENAREN NAHASTE OROKORRAK

Aspektu afektiboaren, emozionalean eta ezagutzako aspektuen garapenean eragina duten aldi bereko alterazioa da, hau da ez dea eboluzioaren garapenaren momentu  batean agertzen eta beste epe batean desagertzen. Ohikoena da haurrek lehen sintomak 18 hilabete eta 3  urte bitartean izatea. 5 autismo mota desberdin bereizten dira: Kanner autismo edo autismo arrunta, garapenaren desoreka orokorra, «trastorno pervasivo del dolo», Rett sindromea eta Asperger sindromea.

Autismoa duten pertsonek ikasle guztiek bezala ezaugarri zehatz batzuk dituzte. Esan beharra dago ondoren aipatuko ditugun ezaugarriak ez direla ume guztietan era berdinean ematen, batzuk ezaugarri batzuk izango dituzte batzuk ez, ezaugarriak hurrengo hauek dira:

– Beste ikaskide edo pertsona batzuekin komunikatzeko eta hizkuntza erabiltzeko gaitasun eza dute.

– Hizkuntzaren gramatika ondo erabiltzeko zailtasunak izaten dituzte.

– Sozializazio arazoak dituzte.

– Gaitasun intelektuala kaltetua dute.

– Gorputzaren mugimendua eskatzen dituzten ariketak burutzeko zailtasunak dituzte, malgutasun gutxi.

– Ezagutza-trebetasunen garapenean era aomaliak izan ditzake.

– Momentu askotan ausente goten dira.

– Ingurugiro konstante bat gustokoa dute, errutina batzuk izatea gustatzen zaie.

– Garapen motore, kognitibo eta soziala ez dituzte koordinatuak.

Aipatutako ezaugarriak dituen haurren bat ikusten badugu GNO (garapen nahaste orokorra) edo autismoa duen pertsona bat dela esan dezakegu. Horrenbestez eskuhartze batzuk jarri behar ditugu ezaugarri horiek aldaketa positiboa izan dezaten. Gida honetan gure  irakasleak zein jokabide izan behar dituen zehazten du.

Hasteko irakasle batek beste edozein ikasle moduarekiko jokabide berdinak izan behar ditu: afektua, arreta-pertsonal, jolas-espazioak… Gainera komunikazioari eta hizkuntzari buruzko hainbat orientabide eman behar dio komunikazio hobetzeko. Beste metodo ona da egi beharrekoa berari esan zer egin behar duen, bai hizkuntza, keinuak edo zeinuak erabiliz.

Beste alde batetik ezagutza trebetasuna gartzan lagundu behar diogu, baita bere autonomia garatu bere kabuz gauza gehiago egin dezan. Sozialki garatzen lagundu behar diogu, baina horretarako lehen aipatu bezala komunikatzeko gaitasuna izan behar du.

Azkenik, ikasle hauei CNE egin behar izaten zaie bere ezaugarri, premia eta indarguneak kontuan izanda. Aipatutako eskuhartze hauetan arazorik baldin balego ahalik eta bizkorren laguntza psikologikoa eta pedagokioa eskaini behar zaie. Hau dana kontuan izanda ezin dugu ahaztu irakasleak tolerantziaz jokatu behar duela betik ikasle guztiekiko jarrera positiboa izanda.

GAITASUN HANDIAK

Gaitasun handia duten ikasleek trebetasun potentziala izaten dute arlo batean edo batzuetan. Bere adineko beste ikasleek dutena baino garapen handiagoa izaten dute. Hau honela izanda, gelan aspertu egiten dira, izan ere, bere inteligentzia irakasten dena baino altuagoa da. Hau da, bere inteligentzia ikasi beharrekoak eskatzen duena baino gorago dago.

Gaitasun handien barruan bi mota bereizten dira. Alde batetik, gaindotazioa aurkitzen da, bertan, ikasleek gai desberdinetan gaitasun handiak izaten dituzte. Honez gain, ideien arteko loturak erraz egiten dituzte, hizkuntza maila altua izaten dute eta hiztegi altua izaten dute bere adinerako, beraien eskola errendimendua oso ona izaten da, originalak dira, oso perfekzionistak dira, ulermen maila altua dute eta arazo desberdinak ebazteko erraztasuna izaten dute.

Beste aldetik, talentu jakina aurkitzen da, arlo edo gai jakin batean erakusten dituzte trebetasunak ikasleak bertan. Hau da, oso ikasle trebeak dira, baina gai zehatz batean soilik, adibidez, artistikoan, akademikoan, sozialean, mintzamenekoan, matematikoan, mugimendukoan eta baita musikakoan ere.

Gaitasun handiekin aurrera jarraituz, esan beharra dago ikasle hauei erantzun egokia ematera iristeko esku hartze desberdinak planteatu beharko direla. Horretarako irakasleez gain, familia ere oso garrantzitsua izango da. Esku hartzea gauzatzeko honako prozesua jarraitzea komeni da.

  • Ikaslearen identifikazioa oso garrantzitsua izango da, hau da eman beharreko lehengo urratsa. Identifikazioaz esan beharra dago ez dela momentuan egiten den zerbait. Izan ere, horretarako oinarri bezala ebaluazioak hartuz behaketa lanak egingo dira, betiere ikaslearen nortasuna hartuz.
  • Ikaslearen hezkuntza premiak zehaztu behar dira, bere ezaugarriak kontuan hartuz bere beharrak asetzera hel gaitezen. Horrela bere ezaugarriak kontuan hartuz, estrategia eta metodologia desberdinak aplikatuko dira. Metodologia eta estrategia hauek betiko ikasgelan erabiltzea komeni da.
  • Gelako programazioan egokitzapenak; hau da, curriculuma aztertzea komeni da, honek bere beharrei erantzuten dien jakiteko. Erantzungo balie ez litzateke inongo aldaketarik egingo. Beharrak asetzeko biderik ez badago ordea, CEI bat egin beharko litzake, dena den aldaketa hauek ahalik eta txikienak izatea komeni da, hau da bere etekin maximoa lortu behar da, baina, curriculumean izugarrizko aldaketak egin gabe.