IKUSMEN URRITASUNA

Ikusmen gaitasuna izateak, ikusmenaren zorroztasunean eta ikus eremuan muga bat izatea suposatzen du.

 

Bertan, bi multzo ezberdin daudela esan daiteke. Lehenengoa, itsutasuna dutenak. Hauek ez daukate ikusmen gaitasunik eta haien ezaugarriak direla eta, gizartearekin eta munduarekin harremanetan egoteko gainerako zentzumen guztiak erabiliko dituzte. Bigarrenak, anbliopia dutenak dira. Hauek ikusmen baxua daukate eta beraien ikusmen funtzionalaren gaitasunak garatu ditzakete ikusmen estimulazio egoki batekin.

 

Urritasun hau momentu ezberdinetan gertatu daitekeela aipatu beharra dago. Hau da, sortzetikoa edo eskuratua izan daiteke. Jaio aurretikoa, jaiotzarekin lotutakoa eta jaio ondorengoa izan daiteke. Jaio aurretikoak glaukoma, sortzetiko kataratak, herentziazko rinitisa… izan daitezke. Jaiotzarekin lotutakoa retinopatia izan daiteke eta azkenik, jaio ondorengoak kornean zauria, erretinaren desprendimendua… Gainera, arrisku biologikoaren barnean sartuta dagoela kontuan izanda, jakin beharra dago bi lekuetan izan daitekeela sortua. Begian bertan edo burmuinean.

 

Ezaugarri hauek dituzten haurrek hainbat zailtasun izan ditzaketela ikusita, hainbat esku hartze proposatzen ditugu:

 

  • Mugikortasuna izan behar dute: irisgarritasuna eta antolaketa espazial egokiak.
  • Autonomia beharrezkoa: eguneroko bizitzarako trebetasunak erakutsi behar zaizkie.
  • Informazio ikaskuntzarako beharrezko material: irakurketa-idazketa (baile)
  • Komunikazio egokia. Gauzak arbelean idazteaz aparte, esatea.
  • Oinarrizko konpetentziak lantzeko praktika inklusiboak.
  • Orientazioa lantzea.
  • Beste ikasleekin enpatia landu.

 

Era horretan, ikasle hauen ezaugarriak kontutan hartu eta beraien beharrak asetu ahal izango ditugu. Hala ere, batez ere espazioaren antolaketan aldaketak egiten badira, ikasle hauei aldaketen berri eman behar zaie. Horrela, ikasleen autonomia bultzatuz.

 

Honez gain, beste hainbat laguntza izan ditzakegula ere jakin beharra dago. Ikastetxeak erakunde ezberdinekin elkarlana egin behar izaten dute. EAEn Centro de Recursos para Invidentes (CRI) erakundearekin eta Nafarroan Centro de Recursos de Educación Especial de Navarra (CREENA) erakundearekin. Bi erakunde hauek, urritasun mota hau duten ikasleen beharretan eta ongizatean zentratzen dira. Ondorioz, ikastetxeei ikasleen beharrak asetzeko baliabide egokiak eskaintzen dizkie. Era horretan, ikasle hauek gainerako ikasleak bezala aurrera egin ahal izango dute beraien ikaste prozesuan.

 

Deja un comentario