ARRETA GABEZIA NAHASTEA HIPERAKTIBITATEAREKIN

Urteak aurrera egin ahala, zailtasun hau azaltzeko eta deskribatzeko moduak anitzak izan dira (adibidez, XX. mende hasieran pentsatzen zuten hau garuneko zauri bat zela, baina 1994. urtean pentsaera hau alde batera utzi zen eta AGN-H bezala definitu eta hiru forma kliniko desberdin bereizi ziren). Baina, gaur egun badakigu hau ez dela adimen atzerapen bat, arreta mantentzeko eta lasai egoteko zailtasuna baizik.

 

Beraz, AGN-H haurraren ezaugarri pertsonalean eragina izango du eta honek hiru sintoma nagusi ditu:

 

  1. Arreta Falta: Honek dakarren ezaugarri nagusiak kontzentratzeko arazoak, aditzeko arazoak, jarduerak amaitzeko zailtasunak, antolamendu arazoak, etab. dira.
  2. Hiperaktibitatea: Honek dakarren ezaugarri nagusiak mugimendu konstanteak, konstanteko hitzak eta jarduera lasaiak egiteko zailtasunak dira.
  3. Inpultsibitatea: Honek dakarren ezaugarri nagusiak txandak gordetzeko zailtasuna, ekintzen ondorioak neurtzeko zailtasunak eta jokatu aurretik pentsatzeko zailtasunak dira.

 

Zailtasun hau ager dadin, sintoma hauek haurra bizi den bi esparru desberdinetan agertu behar dira, eskolan edo etxean adibidez. Ikasle jokabideetan eragin nabaria du haurraren lehen urteetan eta nerabezaroan. Lehen urteetan gehiegizko aktibitate motorra eta arreta eza nabaria izatea ohikoa litzateke. Nerabezaroan berriz, aktibitate motor honek behera jotzeko ohitura du, baina arreta gabeziak eta inpultsibitateak gora egiteko joera dute.

 

Ezaugarri hauek dituzten haurrek oztopoak izan ditzakete euren hezkuntza prozesuko hainbat jardueretan. Horien artean, irakurtzea, memoriaz gogoratzea, entzutea, hitz egitea, hitzez- hitz errepikatzea, arrazoitzea, informazioa antolatzea, testuetatik ikastea, ahozko edo idatzizko azalpenetatik ikastea, arazo edo buruketa matematikoak ebaztea edo ideien arteko loturak egitea.

 

Haur hauek ezaugarri jakin batzuk izan ditzakete eskolan eskolan geldi egoteko zailtasuna, hitz egiteko joera handia, arauak errespetatzeko zailtasunak, txukuntasuna mantentzeko zailtasuna eta gelako erritmoa jarraitzeko zailtasuna.

 

Ezaugarri eta zailtasun hauek oinarri hartuta, irakaslearen helburua, ikaslearen ikaskuntza, trebetasun sozialak eta auto-estimua hobetzea  izango da. Horretarako, hainbat esku hartze gomenda dezakegu:

 

  • Tolerantzia, pazientzia eta autoritatea izatea
  • Ikaslearekin hitz egin bere auto-estima igotzeko estrategiak erabiliz (adibidez, ikaslea protagonista senti dadin, irakasleari orriak zein ariketak banatzen laguntzea)
  • Ikasle lasaien ondoan jarri
  • Txukuntasuna eta ordenaren garrantzia goraipatzea. Horretarako, komenigarria da eskolako paretetan arauak agertzea
  • Egunerokotasuna ondo eramateko, agenda bat erabili
  • Gurasoen eta eskolaren arteko elkarlana bultzatu neurri eraginkorragoak hartzeko
  • Edukiak ikasleen gustura moldatzea, ahal den neurrian
  • Irakasleak AFN-Hren inguruko ezaugarrien berri izan behar du neurri hauek aurrera ateratzeko

 

Bukatzeko, esan beharra dago mediku gehienek ikuspuntu neurologikoan sinisten dutela. Beraien ustez, gaixotasuna denez, farmakoen bidez hobetuko edo konponduko da arazoa. Hau da, umeei metilfenidato pastillak hartzea agintzen diote. Psikologo asko berriz, horren kontra azaltzen dira. Beraien ustez, umeak farmakoaren eraginpean daudenean, zailagoa da beraiekin lan egitea. Egia da lasaiago daudela, baina oso pasibo agertzen dira eta hori ere ez da ona.

 

Deja un comentario